153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2013.ko uztailaren 26ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Urdazubiko A3-1 unitateko P1-1 eta P1-2 lurzatien eta AC9-1 ko lurzatiaren xehetasun azterlana, (guztiak Dantxarinean), Arrechea SL-k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.

Urdazubin, 2013ko uztailaren 31n.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1311161