153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENAS

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoan, interes orokorrekoak izan edo herritar frankori interesatzen zaizkien edo eragiten dieten hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena

Ordenantza fiskal horri buruz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak eman epaiaren ondorioz, argitara ematen da hark ukitutako artikuluen idazketa berria.

a) 3. artikulua:

“3. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak dira aitzineko atalean aipatu diren horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresak. Telefonia mugikorreko enpresak salbuetsita, subjektu pasiboak izanen dira bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak izan gabe, sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak badira.

Horri dagokionez, zerbitzu horiek ustiatzen dituzten enpresen artean sartzen dira banaketarako eta merkaturatzeko enpresak.”

b) 5. artikulua. Kendu egin da, osorik baliogabetu baita.

Traibuenasen, 2013ko maiatzaren 30ean.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Jesús María Labiano Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1310945