153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Udal ordenantza, Lurzoru publikoaren aprobetxamendu bereziak irabazizko jarduerak egiteko arautzen dituena. Hasierako onespena

Jaizko Udalak, 2013ko ekainaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lurzoru publikoaren aprobetxamendu bereziak irabazizko jarduerak egiteko arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jaitzen, 2013ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Fernando Olite Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L1311030