153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Oihan enkantea

Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lotea.–11. poligonoko 740C lurzatian, 642 makal, 581,80 m³ zur egiten dutenak; hasierako prezioa: 17.454,00 euro, gehi BEZa.

Proposamenak udal bulegoetan aurkeztuko dira gutun-azal itxietan, baldintza-agirian ezarritako dokumentazioarekin batera. Horretarako epea izanen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamaborzgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata arte. Ondotik, plikak irekiko dira. Proposamenekin batera aurkeztu beharko da, fidantzatako, hasierako prezioaren %2 utzi izanaren ordainagiria.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago, Udal Idazkaritzan.

Garesen, 2013ko uztailaren 23an.–Alkatea, Fidel Aracama Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1311113