153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Herrilurrak esleitzea, laborantzarako, larretako eta familia-baratzetako

Garesko Udalak 2013ko uztailaren 19an egin bilkura berezian erabaki duena bete beharrez, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskubidea izan uste duenak herrilurrak esleitzeko eska dezan, laborantzarako, larretako eta/edo familia-baratzetako. Horretarako behar ditu baldintzak bete eta agiriak aurkeztu, Garesko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan aipatzen direnak.

Garesen, 2013ko uztailaren 22an.–Alkatea, Fidel Aracama Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1311051