153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

8. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Udalak, 2013ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 29.000 euroko kreditu bereziaren espedientea, 2013ko aurrekontuko gastuen 561,64801 kontu-sailari dagokionez (Industrialdea handitzeko birzatiketa eta urbanizazio proiektuak). Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.

Hasierako onespenaren iragarkia 2013ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 10ean. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da.

Oteitzan, 2013ko uztailaren 31n.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1311088