153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Lan-kontratudunak funtzionario bilakatzeko epea irekitzea

Orkoiengo Udalak, 2013ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen abiatzea lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko prozesua. Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, aipatu Foru Legearen baldintzak betetzen dituztenek funtzionario bilakatzeko eskaerak udal honetako Burutzari zuzendu beharko dizkiote, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, mailari dagokion titulazioarekin batera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegilearen 12 eta 15. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Orkoienen, 2013ko uztailaren 29an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1310965