153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

9, 10 eta 11. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2013ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 9, 10 eta 11. aldaketak Udalaren 2013ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Orkoienen, 2013ko uztailaren 29an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1310963