153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa xehakatua Hirigintzako Udal Planean, Araudi orokorraren 36. artikuluari eta Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 5. artikuluari dagokionez. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2013ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Udal Planeko aldaketa xehakatua behin betiko onestea, Araudi orokorraren 36. artikuluari eta Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 5. artikuluari dagokionez. Udalak berak sustatu du, Silvia Barbarin Gómez arkitektoak idatzi agiriaren arabera.

Argitara ematen da, onetsitako aldaketaren testuarekin batean, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoa betez.

Orkoienen, 2013ko ekainaren 24an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Eranskina

Onetsitako aldaketa

Araudi orokorra.

36. artikulua. Iturribidea karrikako hegoaldeko espaloian dauden etxebizitzetan, sotoek beren gainean dauden bertze solairu eraikien proiekzioa gainditzen ahalko dute, baldintza hauek betetzen badira: Sotoaren zabalera ez da beren gainean dauden solairuen eraikuntzaren aitzinaldea baino handiagoa izanen. Sotoan okupaturiko azalera osoa ez da lurzatiko beheko solairuaren gehieneko okupazioaren %35 baino gehiago izanen. Sotoa ez da bizitzeko izanen, bizitegiaren osagarri diren bertzelako erabileretarako baizik.

Eraikuntzaren gaineko ordenantza.

5. artikulua. Beheko solairua: Iturribidea karrikako hegoaldeko espaloietan dauden etxebizitzetan, Z-1 Alde Zaharreko S-1 sektorekoak badira eta haien aitzinaldeak karrika hartara eta San Bartolomé S-13 sektorearen barnean berritik egiten diren karriketara jotzen edo joko badu, beheko solairutzat joko da Iturribidea karrikatik sarrera duena eta sototzat, berriz, haren azpian dagoena.

Iragarkiaren kodea: L1310904