153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Lan-kontratudunak funtzionario bilakatzeko epea irekitzea

Luzaideko Udalak, 2013ko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea Udalaren plantillako lan-kontratudun finkoak Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozesuari, maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritako baldintzen arabera.

Bi hilabeteko epean erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, langile interesdunak sartzeko eskaera aurkeztu beharko du, Alkatetzari zuzendua, horretarako prestatu den ereduari jarraikiz, aipatu 19/2013 Foru Legean zehazten den dokumentazioarekin batera; eredua interesdunen eskura dago, udal bulegoetan.

Aditzera ematen da, maiatzaren 3ko 19/2013 Foru Legearen 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Luzaiden, 2013ko abuztuaren 3an.–Jarduneko alkatea, Peio Hualde Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1311299