153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LATASA

Oihan enkantea, Latasa-Odietako hermendiko Oritxeta alderdian larizio pinuaren oihan aprobetxamendua esleitzeko (katalogatu gabeko mendia)

Latasako Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkantea eginen du, aprobetxamendu hau saltzeko: 3.725 larizio pinu, 212 metro kubiko zur eta 496 metro kubiko egur egiten dutenak, 5.520 euroko balorazioa dutenak, gehi %12ko BEZa.

Aprobetxamenduaren xede diren arbolak Latasako Kontzejuaren hermendian daude, Oritxeta alderdian.

Proposamenak Odietako Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira (Erripan, San Sebastian kalea, 107), iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeigarren egun naturaleko 14:00ak arte.

Proposamen ekonomikoak irekiko dira proposamenak aurkezteko epea bukatu eta laugarren egun baliodunean, 10:00etan, toki berean.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Odietako Udalaren Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Latasan, 2013ko uztailaren 31n.–Alkatea, Eugenia Cenoz Aguinaga.

Iragarkiaren kodea: L1311206