153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa aurrekontuan

Larragako Udalak, 2013ko uztailaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2013ko aurrekontu orokor eta bakarreko ondoko aldaketa hau.

450.62202 “Monjen etxea egokitzeko obra” izeneko kontu-sailean kreditu gehikuntza ematea, 120.000 eurokoa.

Kreditu-gehikuntza hori finantzatuko da 77701 “Monjen etxea egokitzeko Partzuergoaren diru-laguntza” izeneko kontu-sailaren bidez (30.000,00 euro), bertan aurreikusi ziren baino diru-sarrera handiagoak izan direlako, eta Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez (90.000 euro).

Delako espedientea ikusgai egonen da, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, 18. artikuluari buruz, eta 214.2 artikuluetan, lege horren 202. artikuluari buruz ezarritakoari jarraikiz.

Larragan, 2013ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1311296