153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Lan-kontratudunak funtzionario bilakatzeko epea irekitzea

Txulapaingo Udalak, 2013ko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen abiatzea lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko prozesua.

Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, funtzionario bilakatzeko eskaerak udal honetako buruari zuzenduko zaizkio, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, mailari dagokion titulazioarekin batera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuaren 12 eta 15. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Markalainen (Txulapain), 2013ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1311294