153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Erregelamendu organikoa aldatzea, boto-eskuordetzea egiteko zinegotziak amatzen, gaixotasun larria izaten edo ospitaleratzen direnerako

Irutzungo Udalak, 2013ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Udalaren Barne Erregelamendua aldatzea, zinegotzien boto-eskuordetzea egiteko kasuak bere hartan sarturik, arauketa honen arabera:

a) Bere amatasunaren kariaz bilkuretara joaten ahal ez den zinegotziak bere botoa uzten ahalko du beste zinegotzi baten esku, erditu ondoko sei astean.

Aitatasunagatiko baja, edoskitzea edo haurdunaldia ez dira arrazoi izanen botoa beste baten esku uzteko, salbu eta arriskuko haurdunaldia dagoenean, mediku arduradunak ziurtatua.

b) Ospitaleratua egoteagatik edo, behar bezala frogaturik, gaixotasun larria izateagatik bilkuretara joaten ahal ez den zinegotziak bere botoa uzten ahalko du beste zinegotzi baten eskutan.

c) Ezgai-egoera frogatzeko, osasun ziurtagiri sinatua aurkeztu beharko da, elkargokide zenbakia zehaztuta eta pairatzen duen eritasunaren larritasuna jasotzen duena.

d) Osoko bilkuretan baizik ez da posible izanen botoa beste baten esku uztea, inoiz ez lan batzordeetan edo bozketa behar duten bestelako egoeretan.

e) Zinegotzi batek ez du inoiz izanen boto bat baino gehiago bere esku utzia.

f) Besteen esku utzitako botoen kopurua ez da inoiz izanen Udalbatza osatzen duten zinegotzien erdia baino gehiago.

g) Botoa beste baten eskutan uzteko aldia ez da inoiz urtebete baino luzeagoa izanen.

Irurtzunen, 2013ko uztailaren 26an.–Ordezko alkatea, Francisco Goikotxea Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L1310934