153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GELBENTZU

Oihan enkantea, Gelbentzuko hermendiko Axibar eta El Monte (Oilargain) alderdietan larizio pinuaren oihan aprobetxamendua esleitzeko (katalogatu gabeko mendia)

Gelbentzuko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkantea eginen du, aprobetxamendu hau saltzeko: 6.870 larizio pinu, 486 metro kubiko zur eta 730 metro kubiko egur egiten dutenak, 10.212 euroko balorazioa dutenak, gehi %12ko BEZa.

Aprobetxamenduaren xede diren arbolak Gelbentzuko Kontzejuaren hermendian daude, Axibar eta El Monte (Oilargain) alderdietan.

Proposamenak Odietako Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira (Erripan, San Sebastian kalea, 107), iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeigarren egun naturaleko 14:00ak arte.

Proposamen ekonomikoak irekiko dira proposamenak aurkezteko epea bukatu eta laugarren egun baliodunean, 10:00etan, toki berean.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Odietako Udalaren Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Gelbentzun, 2013ko uztailaren 31n.–Alkatea, Alfredo Irure Ibero.

Iragarkiaren kodea: L1311204