153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GASKUE

Oihan enkantea, Gaskueko Kontzejuaren hermendiko Ozin alderdian larizio pinuaren oihan aprobetxamendua esleitzeko (577 zenbakiarekin katalogatutako mendia)

Gaskueko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkantea eginen du, aprobetxamendu hau saltzeko: 2.800 larizio pinu, 585 metro kubiko zur eta 479 metro kubiko egur egiten dutenak, 9.894 euroko balorazioa dutenak, gehi %12ko BEZa.

Aprobetxamenduaren xede diren arbolak Gaskueko Kontzejuaren hermendiko Ozin alderdian daude. Nafarroako Onura Publikoko Mendien Katalogoan 577 zenbakiarekin katalogatutako mendia da.

Proposamenak Odietako Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira (Erripan, San Sebastian kalea, 107), iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeigarren egun naturaleko 14:00ak arte.

Proposamen ekonomikoak irekiko dira proposamenak aurkezteko epea bukatu eta laugarren egun baliodunean, 10:00etan, toki berean.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Odietako Udalaren Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Gaskuen, 2013ko uztailaren 31n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1311203