153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena

Garraldako Udalak, 2013ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 64. artikuluaren atal baten aldaketa. Hura 2013ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 7an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza

64. artikulua. b) a) puntuan sartu gabeko nornahi, Udalaren Osoko Bilkurari bidezko iruditzen bazaio, urtean 100 euroko kuota ordaindu ondoan.

64. artikulua. c) a) puntuan sartu gabeko nornahi, Udalaren Osoko Bilkurari bidezko iruditzen bazaio, egunean 15 euroko kuota ordaindu ondoan.

Udalak egiten duen osoko bilkura batean erabakiko da egokia ote den b eta c ataletan adierazi diren pertsonei aprobetxamendurako aukera ematea, kontuan hartuz urte horretan produktu natural ugari izan den ala ez.

Garraldan, 2013ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Edurne Pedroarena Galdeano.

Iragarkiaren kodea: L1310960