153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2013ko uztailaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Barbataingo 3. poligonoko 156. lurzatiaren (Comarca-2 UPSko 12.2 lurzatia) xehetasun azterlana, Galarko Udalak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Getze Galarren, 2013ko uztailaren 23an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1310948