153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2013ko martxoaren 22ko 9/13 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko 12-6 jarduketa unitatea birzatitzeko proiektua, bertako birzatiketa batzordeak sustatua, jendaurrean egon baita (2013ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 18koa; Diario de Noticias, eta Herriko Etxeko ediktu ohola), eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, arestian aipatu ebazpenean xedatu bezala eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168 c) artikuluan ezarritakoaren arabera, onespena behin betikoa bilakatu da jendaurrean egoteko aldia iraganda eta hirigintza hitzarmena onetsita, horren baldintzapean baitzegoen aipatu onespena. Udalak 2013ko uztailaren 11ko osoko bilkura arruntean berretsi duenez proiektuan aipatzen den hirigintza hitzarmena, egun hori hartuko da, ondorio guztietarako, UA 12.6 birzatitzeko proiektuaren behin betiko onespenaren datatzat.

Argitara ematen da aurretik aipatu Legearen 151.3 artikuluan xedatua bete dadin.

Fontellasen, 2013ko uztailaren 12an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1310967