153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Zinegotzien botoa eskuordetzea

Etxarri Aranatzeko Udalak, 2013ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik 11/2013 Foru Legea, martxoaren 12koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duena, udaletako zinegotzien boto-eskuordetzea ezartzeko.

Ikusirik aipatu 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikulu berriak, aipatu 11/2013 Foru Legeak erantsirik, udalei aukera ematen diela beren erregelamendu organikoetan jasotzeko zinegotziek zehazki noiz nola eskuordetzen ahalko duten bertze zinegotzi bat, beren ordez botoa emateko.

Udal hau, ez baitu erregelamendu organikorik onetsirik, izaera orokorreko xedapenen bidez gobernatzen da; beraz, delako 86.4 artikuluak eskaintzen duen aukera bere funtzionamenduan sartzeko, aski da erabakia hartzea legean jasotzen diren kasuetan botoa eskuordetzeko bide hori onarturik, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.4 artikuluari jarraikiz, entitatearen beraren antolaketari dagokion erabakia izateagatik.

Aipatu aurrekariak kontuan hartuz, aho batez erabaki da:

1.–Onestea Etxarri Aranatzeko Udal honetan aplikatzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legeak (2013ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 18koa) emandako idazketan ezarritakoa, boto-eskuordetzea egin ahal izateko.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Etxarri Aranatzen, 2013ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L1311050