153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Alkateak ezkontza zibil bat ospatzeko esku ematea

2013ko abuztuaren 31n ezkontza zibil bat ospatuko da Herriko Etxean. Ezkontza hau Etxalarko Udaleko Ignacio Atondo Ubera zinegotzi jaunak eginen du, alkateak eskuordeturik. Beraz, 30/1992 Legearen 16. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduko 43. artikuluari jarraikiz,

Etxalarko Udaleko alkate udalburuak abuztuaren 1eko 49/2013 Ebazpenaren bitartez ondorengo erabakia onetsi du:

1. Ezkontza hau egiteko esku ematea Ignacio Atondo Ubera zinegotzi jaunari.

2. Esku emate honek indarra izanen du egun honetatik aitzinera.

Etxalarren, 2013ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Miguel M.ª Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1311219