153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2013ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

2013ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, maiatzaren 13an, 2013ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da, hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hortaz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 1.700,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 23.515,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 1.800,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 26.192,53 euro.

Gastuak, guztira: 53.207,53 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 467,53 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 3.300,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 8.200,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 41.240,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 53.207,53 euro.

Eguesen, 2013ko maiatzaren 31n.–Kontzejuko burua, José Angel Valdezate Royo.

Iragarkiaren kodea: L1310971