153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Urbanizazio proiektuaren aldaketa. Hasierako onespena

Donamariako Udalak, 2013ko uztailaren 24an egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi du Donamariako Ola auzoko UE-1 eta UE-2 unitateak urbanizatzeko proiektuan, Oihana Telletxeak eta Iban Fernándezek eta Construcciones Elizaga Mugica, S.L.k sustaturik. Proiektua Javier Oteiza Larrechea teknikariak prestatu du eta 2013ko otsaileko datu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatuarekin bat, lege beraren 134.5 artikuluak xedatua hari lotzen baitzaio, aipatu urbanizazio proiektuaren aldaketa jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko egunkarietan agertu ondoan, 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Donamarian, 2013ko uztailaren 24an.–Alkatea, Mikel Arregi Mindegia.

Iragarkiaren kodea: L1310964