153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

UE11, UE12, UE13 eta UE14 exekuzio unitateetako eta AA3, AA4 eta AA5 jarduketetako saneamendurako kolektore komunaren urbanizazioaren likidazio kontua. Behin betiko onespena

Ziraukiko Udalak, 2013ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

2013ko apirilaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batean onetsi zen UE11, UE12, UE13 eta UE14 exekuzio unitateetako eta AA3, AA4 eta AA5 jarduketetako saneamendurako kolektore komunaren urbanizazioaren saldoa eta behin-behineko likidazio kontua, baita proportzioz hainbanatutako kuoten zerrenda ere. Jarduketaren zenbateko osoa 15.809,10 euro heldu da eta horri gehitu behar zaio dagokion BEZa.

Espedientea jendaurrean jarri denez 20 egunean eta bitarte horretan inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Udalbatzak, osoko bilkuran, erabaki hau hartu du aho batez:

1.–Behin betiko onestea UE11, UE12, UE13 eta UE14 exekuzio unitateetako eta AA3, AA4 eta AA5 jarduketetako saneamendurako kolektore komunaren urbanizazioaren saldoa eta behin-behineko likidazio kontua, bilkuraren espedientean dagoena, baita proportzioz hainbanaturiko kuoten zerrenda ere. Beraz, behin-behineko likidazio kontua behin betikoa bilakatu da. Jarduketaren zenbateko osoa 15.809,10 euro heldu da; horri, dagokion BEZa gehitu behar zaio.

2.–Erabaki honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta jabeei eta interesdunei igortzea, eta haren kontra aurkez daitezkeen errekurtsoen berri ematea.

Ziraukin, 2013ko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, Victoriano Goldaraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1311070