153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIAURRITZ

Oihan enkantea, Ziaurrizko Kontzejuaren hermendiko Oihanaundi eta Lizuri mendietako Mendilarre, Mularrañeta eta Artzanegi alderdietan larizio pinuaren oihan aprobetxamendua esleitzeko (Nafarroako Onura Publikoko Mendien Katalogoan 574 eta 575 zenbakiekin katalogatutako mendiak)

Ziaurrizko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkantea eginen du, aprobetxamendu hau saltzeko: 6.446 larizio pinu, 1.143 metro kubiko zur eta 874 metro kubiko egur egiten dutenak, 18.960 euroko balorazioa dutenak, gehi %12ko BEZa.

Aprobetxamenduaren xede diren arbolak Ziaurrizko Kontzejuaren hermendiko Oihanaundi eta Lizuri mendietako Mendilarre, Mularrañeta eta Artzanegi alderdietan daude (Nafarroako Onura Publikoko Mendien Katalogoan 574 eta 575 zenbakiekin katalogatutako mendiak).

Proposamenak Odietako Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira (Erripan, San Sebastian kalea, 107), iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeigarren egun naturaleko 14:00ak arte.

Proposamen ekonomikoak irekiko dira proposamenak aurkezteko epea bukatu eta laugarren egun baliodunean, 10:00etan, toki berean.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Odietako Udalaren Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Ziaurritzen, 2013ko uztailaren 31n.–Alkatea, Francisco Muñoz Torrano.

Iragarkiaren kodea: L1311205