153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Zinegotzien botoen eskuordetzea Udalaren bilkuretan

Cabanillasko Udalak 2013ko uztailaren 19an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau onetsi zen, legezko gehiengoa zuela:

Ikusirik 11/2013 Foru Legea, martxoaren 12koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duena, udaletako zinegotzien boto-eskuordetzea ezartzeko.

Ikusirik aipatu 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikulu berriak udalei aukera ematen diela beren erregelamendu organikoetan jasotzeko zinegotziek noiz nola egiten ahalko duten boto-eskuordetzea, espresuki biltzen diren kasuetan.

Udal hau, ez baitu erregelamendu organikorik, izaera orokorreko xedapenen bidez gobernatzen da; beraz, delako 86.4 artikuluak eskaintzen duen aukera bere funtzionamenduan sartzeko, aski da erabakia hartzea legean jasotzen diren kasuetan botoa eskuordetzeko bide hori onarturik, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.4 artikuluari jarraikiz, entitatearen beraren antolaketari dagokion erabakia izateagatik.

Horrenbertzez,

ERABAKI DA:

1. Onartzea Cabanillasko Udalean aplikatzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legeak emandako idazketan ezarritakoa, boto-eskuordetzea egin ahal izateko foru lege horrek aurreikusten dituen kasuetan.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Cabanillasen, 2013ko uztailaren 19an.–Alkatea, Alberto Santos Alegría.

Iragarkiaren kodea: L1310937