153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Aldaketak aurrekontuan. 2013ko 1etik 5era bitarteko aldaketen espedienteak. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2013ko uztailaren 19an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen, erabateko gehiengoarekin (8 boto aldeko; PSNren 5 eta UPNren 3), aldaketa hauek Udalaren 2013ko aurrekontu orokorrean: 1etik 5era bitarteko espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (202 eta 214. artikuluak) aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Cabanillasen, 2013ko uztailaren 19an.–Alkate udalburua, Alberto Santos Alegría.

Iragarkiaren kodea: L1310936