153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa udal aurrekontuan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2013ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen 2011tik 2013ra luzatutako udal aurrekontuan, gastu hauei aurre egiteko: ikastetxetako eraberritze lanak, 41.660 euro; genero arloko arrakala digitala gainditzeko eragileen lantegi-eskola (web orriak prestatzea eta argitaratzea), 251.429,47 euro; eta HAPO berrikustea, 30.000 euro.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Burlatan, 2013ko uztailaren 22an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1310946