153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa 2013ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2013ko plantilla organikoaren aldaketa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 11n.

Berriozarren, 2013ko uztailaren 29an.–Alkatea, Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz.

Eranskina

2013ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 31koan, argitara eman zen 2013ko plantilla organikoaren behin betiko onespena, eta hartan honako hau zehazten:

“2013ko otsailaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakia betez, 2013ko abuztuaren 28an plantilla organikoko lanpostu hauek iraungiko dira:

–Lanpostuak: 100, 101, 102, 103, 105, 106, 107, 108 eta 109: “Haur eskolako hezitzailea, lanaldi partzialean”, C maila.

–Lanpostua: 110. “Haur eskolako zuzendaria”, B maila.

Orobat, lantegi-arduradunaren lanpostu berria sortu zen (118 zenbakia), haur eskolarako.

Plantilla organikoaren administrazio espedientean juridikoki nahiz ekonomikoki behar bezala justifikaturiko heziketa eta antolaketa arloko arrazoien kariaz, aldatu da iraungi beharreko lanpostuen kopurua. Gisa hartara, 2013ko abuztuaren 28an iraungi beharreko lanpostuak dira: 100, 101, 105, 106, 107, 108, 109 eta 110.

Lanpostu gutiago iraungitzeak dakar haur eskolarako lantegi-arduradunaren lanpostu sortu berria iraungitzea (118 zenbakia duena).

Iragarkiaren kodea: L1310949