153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Antsoaingo Udalaren deialdi publikoa, garapenerako lankidetza proiektuei diru-laguntzak emateko. 2013. urtea

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko uztailaren 24an egin bilkuran, deialdia onetsi zuen, garapenerako lankidetza proiektuak egiteko diru-laguntzak emateko, 2013. urtean.

Deialdiaren xedea.–Deialdi honen xedea da garapenerako lankidetza eta giza laguntzako programak gauzatzeko proiektuak kofinantzatzea. Programa horien helburua izanen da tokian tokiko giza garapena sustatzea hainbat arlotan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa eta azpiegiturak. Landako edo hirietako komunitateen onerako izan behar dute eta komunitateek eta haien ordezkariek zuzeneko parte hartze aktiboa sustatu, proposatze, kudeatze eta gauzatze lanetan. Orobat, arreta berezia emanen diete ingurumenaren gaineko eraginari eta baliabide naturalen erabilera iraunkorrari.

Lehentasunez jarduteko eremuak hauek dira deialdi honetan:

–Haurren giza garapena eta garapen soziala bultzatzeko proiektuak, honako alor hauetakoak: osasuna, prebentzioa eta heziketa.

–Familiaren eta, batez ere, emakumearen aldeko sustapen eta garapen proiektuak, haren bizi baldintzak hobetu eta haren eskubideak zein aukerak sustatzeko direnak.

Gehienez ere aurreikusitako zenbatekoa: 56.000,00 euro, Antsoaingo Udaleko gastuen aurrekontuko 1-4621-48203 kontu-sailaren kontura finantzatuko direnak.

Oinarriak hartzeko tokia: Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorra, Udaletxeko plaza, 1; edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: www.ansoain.es.

Eskariak noiz aurkeztu.–Hogei egun balioduneko epea egonen da eskariak aurkezteko, deialdi publiko hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren egoitza elektronikoan eta Antsoaingo Udalaren iragarki oholean paratzen denetik hasita.

Antsoainen, 2013ko uztailaren 24an.–Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1310905