153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoak aurkeztea.

Yolanza Zazo Gómez andreak, Javier Zazu Ercille jaunak, Mercedes Zapata Vázquez andreak eta Mertxe Telletxea Oláiz andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 17ko 207/2013 Foru Aginduaren aurka, zeinak Nafarroako Toki Entitateetako Idazkaritzako lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak onetsi baititu.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112 eta 59. artikuluetan xedatutakoaren arabera, aditzera ematen zaie interesdun guztiei alegazioak egiten ahal dituztela hamar egun balioduneko epean, gehienez ere, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, haiek Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan (Arrieta kalea, 12; Iruña) edo aipatu 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako tokietan aurkeztuta.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak eta espedienteko dokumentuak interesdunen eskura daude Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuan, Iruñeko Arrieta kaleko 12an, hirugarren solairuan.

Iruñean, 2013ko uztailaren 31n.–Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuko zuzendaria, José Ignacio Sola Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F1311243