153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

362/2013 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Osasun Larrialdietako Teknikarien Lanbide Heziketako titulua lortzeko probetarako deialdia egiten duena eta proba horiek arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean, 2013-2014 ikasturterako.

Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak 69.4 artikuluan dioenez, hezkuntza administrazioek aldian behin antolatuko dituzte, beren eskumenen esparruan, lanbide heziketako tituluak zuzenean lortzeko probak.

Xedapen horren haritik, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuak 35. artikuluan dio lanbide heziketako tituluak horiek zuzenean lortzeko antolatutako probak gaindituz lortzen ahal direla. Orobat, errege dekretu beraren 36. artikuluak ezartzen du hezkuntza administrazioek urtean behin, gutxienez ere, proba horietako deialdia eginen dutela beren eskumeneko esparruan.

Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak bere funtsezko helburuen artean ezarri du prestakuntza eta lanbide ibilbide malguen hautapena erraztea eta, horretarako, pertsonek beren lan esperientziaren edo ikaskuntzako sistema informalen edo ez-formalen bidez eskuratutako lanbide gaitasunak aintzatestea aurreikusten du.

Ikusirik Osasun Larrialdietako Teknikarien titulu batzuk lortzeko prozedurari buruz Lanbide Heziketaren Zerbitzuak aurkeztu duen txostena.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean Osasun Larrialdietako Teknikari titulua lortzeko proben deialdia egitea 2014. ikasturterako, 1. eranskinean jasota dauden oinarrien arabera.

2. Ebazpen hau Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Nafarroako Kualifikazioen Institutua-Lanbide Heziketaren Garapenaren Bulegoari eta Argibide eta Agiri Bulegoari igortzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialari jakinaraztea, argitara daitezen.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2013ko uztailaren 5ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

I.–Modalitateak eta parte hartzeko betebeharrak.

1. Osasun Larrialdietako Teknikari titulua lortzeko probak bi modalitatetakoak dira:

A.–Prestakuntzarako laguntzarekin.

Deialdi honetako tituluari dagozkion gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesuan lanbide gaitasun batzuk egiaztatuak dituzten pertsonentzako modalitatea da. Modalitate honetan, Hezkuntza Departamentuak modulukako prestakuntza eskaintza egiten ahalko du, interesdunek teknikari tituluaren lanbide profila osatu ahal izan dezaten probak egin aurretik.

Modalitate honetan ziklo osoko matrikula egin behar da, beste prestakuntza prozesu batzuetan moduluren bat gainditu duten pertsonak izan ezik.

B.–Prestakuntzarako laguntza ez duen modalitatea.

Deialdi honen xedeko titulua zuzenean lortu edo titulu horretako moduluren bat zuzenean egiaztatu nahi duten pertsonentzako modalitatea da. Horretarako, proba teoriko-praktiko batzuk egin beharko dira, titulua osatzen duten prestakuntza moduluei buruz.

2. A modalitatean sartzeko betebeharrak.

a) Modalitate hau aukeratzen duten pertsonek egiaztatu beharko dute badutela lanbide gaitasun egiaztatua Osasun Larrialdietako Teknikari titulua osatzen duten gaitasun unitateetatik hirutan edo gehiagotan, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 124/2013 Ebazpenean lanbide gaitasuna ebaluatzeko eta egiaztatzeko ezarrita dagoen deialdiaren bidez lortua. Ebazpen horren bidez, handitu egin zen mendekotasun egoeran eta osasun larrialdietan dauden pertsonei arreta egiteko lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren plazen kopurua. Prozedura hori abenduaren 14ko 313/2011 Ebazpenaren bidez arautu zen, haren bidez deialdia egin baitzen 2011rako, Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko zenbait kualifikaziori lotuta dauden lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko.

b) Zer lanbide modulutarako proban inskribatzeko eskatzen den, modulu hartan matrikulatuta ez egotea, eskolatzearen edozein araubidetan.

c) 18 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea.

d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea dena izatea, edo lanbide hastapeneko kualifikazio programa bateko nahitaezko moduluak gainditu izana, edo Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan erdi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat gainditu izana.

e) Aurreko atalean ezarritakoaren ordezko aukera bat da erdi edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak edo 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak gainditu izana.

f) Goiko d) eta e) ataletan aipatu baldintza akademikoen ordezko aukera gisa, eskatzaileek oinarri hauen III. epigrafean aipatzen den proba gainditu izana frogatzen ahalko dute.

3. B modalitatean sartzeko betebeharrak.

Modalitate honetako eskatzaileek aurreko oinarriko b), c) eta d) edo e) ataletan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

4. Aurreko atalean eskatutako betebeharrak dokumentu hauen bidez frogatuko dira:

a) Indarra duen nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluaren fotokopia konpultsatua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste batena. Beste aukera bat da 2. eta 3. puntuetako kasuan kasuko ataletan aipatzen diren gainerako baldintza akademikoetako edozeinen ziurtagiria aurkeztea, edo ebazpen honen 2. eta 3. oinarrietan aipatzen diren probetakoren bat (hautatutako modalitatearen araberakoa) gainditu izanaren ziurtagiria.

c) Lan esperientziaren frogagiriak, ebazpen honen IX. epigrafean ageri diren irizpideen arabera.

d) A modalitatearen kasuan, dagokion lanbide profilean egiaztatu dituen gaitasun unitateei buruzko aitorpena, 2.A) eranskineko ereduaren araberakoa.

II.–Berariazko Lanbide Heziketako titulua lortzeko probetarako inskripzioa eta matrikula.

5. Antolaketa dela eta, 35 ikastoki eskainiko dira. Ondorio horietarako, ez dira kontatuko Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abenduaren 14ko 313/2011, azaroaren 10eko 397/2010, maiatzaren 20ko 145/2009 edo abenduaren 2ko 432/2008 Ebazpenetan araututako gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko deialdietan parte hartu duten izangaiak, profil bereko probetarako aurkezten direnean. Izangaiak eskainitako ikastokiak baino gehiago badira, onartzen diren izangaiak irizpide hauek bata bestearen atzetik aplikatuz hautatuko dira:

–Kasuan kasuko tituluan sartutakoen artetik gaitasun unitate egiaztatu gehiago izatea, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 124/2013 Ebazpenean ezarritako ebaluazio eta egiaztapen prozeduraren deialdian.

–Inskribatu nahi deneko proben tituluan lanbide modulu gainditu gehiago izatea.

–Lanbide esperientzia handiagoa izatea Osasun Larrialdietako Teknikari tituluaren curriculumeko ekoizpen sistemaren erreferentzian deskribatutako ingurune profesional eta funtzionaletan. Hori frogatzeko, ebazpen honen 30. oinarrian azaltzen diren agiriak aurkeztuko dira.

6. 2. edo 3. oinarrietan ezarritako betebeharrak betetzen dituzten pertsonek, deialdi honetan parte hartu nahi badute, aldez aurretiko inskripzioa egin behar dute Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa ikastetxe bateratuan (ESTNA), 2.B eranskinean ageri den eredua erabiliz, 2013ko irailaren 2tik 3ra bitarte, biak barne.

7. Onartuen behin-behineko zerrendak irailaren 4an argitaratuko dira. Zerrenda horiei buruzko erreklamazioak aurkezten ahalko dira bi eguneko epean, behin-behineko zerrendak argitaratu eta biharamunetik hasita. Behin betiko zerrendak irailaren 9an argitaratuko dira.

8. Onartzen direnek lanbide modulu batzuetarako edo titulu osorako matrikula egiten ahalko dute, 4. eranskinean jasotako ereduari jarraituz. Edozein modutan, aurretik egiaztatuta dituzten gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluak baliozkotzeko eskatzen ahalko dute izangaiek. Matrikula epea 2013ko irailaren 16tik 18ra bitarte izanen da, biak barne.

III.–Sarrera proba, baldintza akademikoak betetzen ez dituzten izangaientzat.

9. Zuzenean sartzeko baldintza akademikoak betetzen ez dituzten A modalitateko izangaiek, 2. oinarriko gainerako baldintzak betetzen badituzte, kasuan kasuko heziketa zikloan sartzeko proba gainditu beharko dute. Proba hori Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa ikastetxe bateratuan (ESTNA) eginen da, 2013ko iraileko lehen hamabostaldian.

Proba horren bidez, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, egiaztatu behar da izangaiak badituela kasuan kasuko heziketa zikloko ikasketak aprobetxamenduz egiteko adinako ezagutzak eta trebetasunak.

10. Berariazko lanbide heziketako tituluak lortzeko probetarako inskripzioa egiten den une berean eginen da sarrera probarako inskripzioa, 6. oinarrian aipatzen dena, 2.C) eranskineko eredua erabiliz.

11. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak proba honetarako ebaluazio batzorde bat izendatuko du. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kide bat batzordeburu ariko da, ikastetxeko zuzendaria edo ordezko bat idazkari, eta beste bi batzordekideak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko irakasleen artetik izendatuko dira. Batzorde bakoitzak akta batean jasoko ditu probaren emaitzak. Aktaren eredua 3. eranskinean dago.

12. Probaren ezaugarriak (egitura, edukiak, ebaluazio irizpideak eta emaitzen egiaztapena, baita salbuespenak ere) urtero ezarriko ditu Hezkuntza Departamentuak, berariazko lanbide heziketako zikloetarako sarrera proben deialdia egin eta arauak ezartzeko onartzen duen araudiaren barrenean. Aurrekoa gorabehera, berariazko zatitik salbuestea dakarren lan esperientzia egiaztatzeko, aski izanen da pertsonak kontratatu gisa lan esperientzia hartu duen enpresaren edo enpresen ziurtagiria. Agiri horretan berariaz jaso behar dira kontratuen iraunaldiak, egindako jarduerak eta horiek zein denbora alditan egin diren.

13. Proba hau gainditzeak Osasun Larrialdiak heziketa zikloan sartzeko bidea emanen du, ez bestetan.

IV.–Teknikari eta goi mailako teknikari tituluak lortzeko probetako ebaluazio batzordea.

14. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak proba hauetarako ebaluazio batzorde bat izendatuko du, gutxienez bost kidek osatuko dutena. Horietatik bat batzordeburu arituko da, eta beste bat idazkari lanetan, eta biak Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioak izanen dira. Betiere, ebaluatu beharreko lanbide modulu bakoitzerako, modulu horretan irakaslana esleitua duen kide bat arituko da batzordean, gutxienez. Hezkuntza Departamentuak profesional adituak baimendu eta izendatzen ahalko ditu ebaluazio batzordean parte har dezaten edo batzordeari aholku eman diezaioten.

15. Ebaluazio batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Probak prestatu, zuzendu eta kalifikatzea.

b) Probak egiten diren bitartean bertan egotea eta horien garapena kontrolatzea.

c) Izangaien nortasuna egiaztatzea.

d) Proben emaitzen aktak egin eta argitaratzea.

e) Lanbide moduluak baliozkotzeko edo Lantokietako Prestakuntza modulua egin beharretik salbuesteko eskaerak ebaztea.

f) Izangaiek aurkezten dituzten erreklamazioak ebaztea.

V.–Proben egutegia eta ezaugarriak, eta ebaluazio irizpideak.

16. Ebazpen honetan araututako probak 2013-2014 ikasturteko azken hiruhilekoan eginen dira, garaia denean aditzera emanen den egunean.

17. Probak heziketa zikloetako curriculum indardunetan jasotako edukiei eta behar diren lanbide gaitasunei buruzkoak izanen dira. Probetan eduki teorikoak eta praktikoak izanen dira, horien bidez izangaiak behar diren gaitasunak lortu dituela ondorioztatzeko modua izateko, ikaskuntzaren emaitzen eta ebaluazio irizpideen bitartez. Prestakuntza modulu bakoitzerako proba bakarra prestatuko da, Lantokietako Prestakuntza moduluan izan ezik.

18. A modalitatean inskribaturiko izangaiak probak egin beharretik salbuesten ahalko dira ebazpen honen VI. epigrafean azaltzen den laguntza prozesuan zehar ebaluazio positiboa izan duten moduluetan, hala erabakitzen baldin badu ebaluazio batzordeak, prestakuntza faseko irakasle taldearekin ados jarrita.

19. Modulu bakoitzaren ebaluazioaren adierazpena eta, hala denean, heziketa zikloaren azken kalifikazioa berariazko lanbide heziketako ebaluazioari buruz indarra duen araudian ezarritako moduan eginen dira.

VI.–Prestakuntzarako laguntza fasea.

20. Gorago adierazi den bezala, A modalitateko izangaiek prestakuntzarako laguntza jasotzen ahalko dute, moduluka egituratua, deialdi honen xedeko tituluaren curriculumaren lanbide profila osatu ahal dezaten.

21. Lanbide moduluak emateko irakaslana esleitua duten irakasleek osatutako taldeari dagokio prestakuntzarako laguntza ematea. Lanbidean ari diren adituek ere talde horretan parte hartzen ahalko dute. Hona hemen irakasle taldearen eginkizunak:

–Taldearen jarraipen plana eta izangai bakoitzaren prestakuntza plana diseinatzea.

–Izangaien prestakuntzaz arduratzea, ikasgeletan edo urrutiko modalitatean ematen denaz.

–Izangaiei etengabeko ebaluazioa egitea.

22. Prestakuntza planak bi prestakuntza esparru bilduko ditu:

a) Prestakuntza esparru bat modulu bakoitzean matrikulaturik dagoen taldearentzat, erreferentziako ikastetxean edo egokitzat jotzen den beste leku batean garatu beharrekoa, ikasleak bertaratuta. Esparru hori goian aipatu den irakasle taldearen ardurapean egonen da, ikasleen lanarekin bateragarria den ordutegian, arratsaldez ahal dela, izangaiek irakasle taldearen orientazioa jaso dezaten eta prestakuntza eta ebaluazio jarduerak egin. Izangaien lanbide profila osatzea xede izanen duten prestakuntza jarduerak garatuko dira esparru horretan; horretarako, lanbide moduluen muineko alderdiak jorratuko dira eta beharrezkoa izanen da irakasleen edo profesional adituen parte-hartze zuzena.

b) Bakarkako lana, izangaiak bere kabuz lor ditzakeen prestakuntza helburuei begira. Jarduera hori urrutiko modalitatean eginen da batez ere, postaz, telefonoz edo prozedura telematikoz, eta irakasle talde bat arduratuko da horretaz, tutoretza pertsonalaren bitartez, aurrez ezarritako ordutegian. Zilegi izanen da, halaber, ikastetxera bertara joatea eta ikastetxeak prestakuntzarako dituen instalazioak erabiltzea, egoerak hala eskatzen duenean.

23. Ikastetxeko zuzendaritzak tutoretzen edo ikastetxean bertan egin beharreko saio kolektiboen ordutegia zehaztuko du, izangaien eta erabil daitezkeen baliabide eta langileen arabera. Arau orokor gisa, prestakuntza moduluen egitura eta hurrenkera zehazteko erabiliko diren irizpide pedagogikoek, ahal den neurrian, izangaiei aukera emanen diete prestakuntza guneak ahalik ongien aprobetxatzeko, bertaraturik.

24. Laguntza fase honetan landuko diren moduluen ebaluazioa etengabea izanen da, orientaziorako eta prestakuntzarako balioa izan dezan. Etengabeko ebaluazio prozesuan kalifikazio positiboa lortzen duten izangaiak fase horretan gainditutako moduluetako azken probak egin beharretik salbuetsiko dira, ebaluazio batzordea ados agertuz gero. Bestela, B modalitatean matrikulatzen diren izangaientzat ezarritako probak egiten ahalko dituzte.

VII.–Baliozkotzeak eta salbuespenak.

25. Ebazpen honek arautzen dituen probetan matrikulatzen direnei Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuestearen eta baliozkotzeen arloan indarra duen araudia aplikatuko zaie.

26. Lanbide moduluak baliozkotzeko edo Lantokietako Prestakuntza modulua egin beharretik salbuesteko eskaerak matrikula egitean aurkeztuko dira, eta ebazpen honen 14. oinarrian aipaturiko ebaluazio batzordeak ebatziko ditu. A modalitatean onartutakoei ofizioz eginen zaizkie merezi dituzten baliozkotze eta salbuespenak, dokumentazio osagarririk aurkeztu beharrik gabe, baina baliozkotzeko eta salbuesteko eskaera egin beharko dute matrikularen dokumentuan.

VIII.–Erreklamazioak.

27. Ebaluazio prozesuetako kalifikazioei buruzko erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira. Hasiera batez, kasuan kasuko ebaluazio batzordeko buruari zuzenduko zaizkio, hots, ebazpen honetako 11. oinarrian aipatutako batzordeko buruari, sarrera proben kasuan, edo 14. oinarrian aipatutakoari, teknikari titulua lortzeko proben kasuan.

28. Kalifikazioak argitaratu eta hiru egun baliodunekoa izanen da erreklamazio epea. Ebaluazio batzordeak hiru egun baliodun izanen ditu, erreklamazio epea bukatu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak ebazteko. Edonola ere, batzordearen behin betiko erabakia idatziz jakinaraziko zaie interesdunei, bi egun balioduneko epean.

29. Erreklamazioaren gaineko ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, hilabeteko epean, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.

IX.–Lantokietako Prestakuntza modulua.

30. B modalitateko izangaiek, Lantokietako Prestakuntza modulua egin beharretik salbuets ditzaten nahi badute, kasuan kasuko tituluaren lanbide eremuarekin zerikusia duen esperientzia frogatu beharko dute, gutxienez urtebeteko lanaren parekoa, lanaldi osoan. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo izangaia afiliatuta dagoen lan mutualitatearen ziurtagiria. Ziurtagiri horrek enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jaso behar ditu.

b) Lantoki izandako enpresaren edo enpresen ziurtagiria, datu hauekin: kontratazio aldiak, egindako lanak eta horiek zein alditan egin diren.

c) Beren kontura lan egin badute, Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazio aldien ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Egindako jarduerak deskribatu beharko dituzte eta noiztik noiz arte aritu diren zehaztu.

X.–Titulazioa, egiaztapena eta erregistroa.

31. Ebaluazio prozesuak gainditzen dituzten izangaiek eskubidea izanen dute gainditutako lanbide moduluen egiaztapena jasotzeko.

32. Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleak ebaluatzeko eta haien ikasketak egiaztatzeko prozesuari buruzko araudian xedatutakoaz gain, ESTNA ikastetxe bateratuak arau honen xede den ebaluazio prozeduran egiaztaturiko moduluen erregistroa edukiko du.

33. Tituluaren curriculumeko lanbide modulu guztiak gainditzen dituztenek teknikari titulua eskatzeko eskubidea izanen dute.

2 A) ERANSKINA

Egiaztatutako gaitasun unitateen aitorpena¹

I.–Eskatzailearen datuak:

Izen-deiturak:

NANa:

Jaioteguna:

Helbidea: ............................... Herria: ............................................. Kalea/plaza: ................................................. zenbakia:

Posta kodea: ........................ Probintzia:

Telefonoa:

Eskatzaileak aditzera ematen du, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren babesean (lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak aitortzekoa), lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko Nafarroako Foru Komunitateak dei egindako prozeduretan, ondotik zehazten diren kode eta izeneko gaitasun unitateak egiaztatu dituela:

Kodea: ..................... Izena:

Kodea: ..................... Izena:

Kodea: ..................... Izena:

Kodea: ..................... Izena:

Kodea: ..................... Izena:

Kodea: ..................... Izena:

Kodea: ..................... Izena:

Kodea: ..................... Izena:

Kodea: ..................... Izena:

Kodea: ..................... Izena:

.................(e)n, 20...ko .............aren ..............(e)an
Eskatzailearen sinadura

(*) Ikastetxe ofizialak egiaztatuko du eskatzaileak aitortzen duen informazioa benetakoa ote den, eskatzen duen modalitateko probetan onartzeko eta, zein den kasua, moduluak baliozkotzeko edo salbuesteko.

2 B) ERANSKINA

Inskripzio eskaera, Berariazko Lanbide Heziketako tituluak
lortzeko probetarako

I.–Eskatzailearen datuak:

Izen-deiturak:

NANa:

Jaioteguna:

Helbidea: .............................. Herria: ............................................. Kalea/plaza: ................................................. zenbakia:

Posta kodea: ........................ Probintzia:

Telefonoa:

II.–Inskripzioaren datuak:

Proba libreetan inskribatu nahi du, teknikari/goi mailako teknikari titulu hau lortzeko:

Modalitatea:

A (titulu osoa).

B Titulu osoa Lanbide moduluak

Zerrendan adierazi:

Kodea: ............................ Izena:

Kodea: ............................ Izena:

Kodea: ............................ Izena:

Kodea: ............................ Izena:

Ondoko frogagiriak eransten ditu (fotokopia):

Nortasun agiri nazionala edo pasaportea.

Ziurtagiri akademikoa, sarrerarako baldintza akademikoak betetzen ditudala frogatzeko.

Sarrera proban inskribatzeko eskaera.

Tituluaren gaitasun unitateak gainditu izanaren frogagiria, lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak aitortzen dituen uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuari jarraituz.

Lan esperientzia frogatzeko agiriak.

.................(e)n, 20...ko .............aren ..............(e)an
Eskatzailearen sinadura

NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA I.B.KO ZUZENDARIA

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

............................................ jaunak/andreak, ................ NANa duenak,

Osasun Larrialdietako Teknikari titulua lortzeko probetan inskribatzeko eskaera egin du.

.................(e)n, 20...ko .............aren ..............(e)an
(Sinadura eta ikastetxearen zigilua)

2 C) ERANSKINA

Inskripzio eskaera, Osasun Larrialdietako Teknikariaren heziketa zikloan sartzeko probarako

I.–Eskatzailearen datuak:

Izen-deiturak:

NANa:

Jaioteguna:

Helbidea: .............................. Herria: ............................................. Kalea/plaza: ................................................. zenbakia:

Posta kodea: ........................ Probintzia:

Telefonoa:

ESKATZEN DU:

Osasun Larrialdietako Teknikariaren heziketa zikloan sartzeko probetan onar dezatela.

Berariazko zatia egin beharretik salbuestea, eta horretarako behar diren frogagiriak eransten ditu.

.................(e)n, 20....ko .............aren ..............(e)an
Eskatzailearen sinadura

NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA I.B.KO ZUZENDARIA

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

............................................ jaunak/andreak, ................ NANa duenak,

Osasun Larrialdietako Teknikari titulua lortzeko probetan inskribatzeko eskaera egin du.

.................(e)n, 20...ko .............aren ..............(e)an
(Sinadura eta ikastetxearen zigilua)

3. ERANSKINA

Osasun Larrialdietako Teknikarien heziketa zikloan sartzeko probako ebaluazio batzordearen ebaluazio akta

Ikastetxea: Nafarroako lanbide eskola tekniko sanitarioa ikastetxe bateratua

Herria: Iruña.

ORDENA ZENBAKIA DEITURAK
ETA IZENA

KALIFIKAZIOAK

Zati orokorra

Berariazko zatia

Orokorra

Akta honek .................. pertsona jasotzen ditu, ................... izangaiarekin bukatuta

....................... (e)n, 20.............eko ................... aren ........(e)an

Ontzat emana

Batzordeburua

Idazkaria

Batzordekideak

4. ERANSKINA

Matrikula egiteko inprimakia

I.–Norberaren datuak:

Izen-deiturak:

NANa:

Jaioteguna:

Helbidea: .............................. Herria: ............................................. Kalea/plaza: ................................................. zenbakia:

Posta kodea: ........................ Probintzia:

Telefonoa:

II.–Matrikulako datuak:

Titulua: Osasun Larrialdietako Teknikaria.

Gradua: erdi mailakoa.

Lanbide arloa: Osasuna.

Proba libreetan inskribatu nahi du, Osasun Larrialdietako Teknikari titulua lortzeko.

Modalitatea: A B

Titulu osoa Lanbide moduluak

Zerrendan adierazi:

Kodea: .................................. Izena:

Kodea: .................................. Izena:

Kodea: .................................. Izena:

Kodea: .................................. Izena:

III.–Salbuespenak eta baliozkotzeak.

Behean sinatzen duenak honakoa eskatzen du:

Lantokietako Prestakuntza modulutik salbuestea.

Ondoko modulu hauek baliozkotzea:

Eta horretarako behar diren agiriak eransten ditu.

.................(e)n, 20...ko .............aren ..............(e)an
Interesdunaren sinadura

NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA I.B.KO ZUZENDARIA

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

............................................ jaunak/andreak, ................ NANa duenak,

Osasun Larrialdietako Teknikari titulua lortzeko probetan inskribatzeko eskaera egin du.

.................(e)n, 20...ko .............aren ..............(e)an
(Sinadura eta ikastetxearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: F1310582