153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

733/2013 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Vianako udal mugapean Kantabria-Ekialdea lineako 205. euskarria eta “Logroño-Recajo-Viana” lineako 28. euskarria lotzeko 13/20 aireko linea elektrikoaren proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak otsailaren 14an emandako 163/2013 Ebazpenaren bitartez, Vianako udal mugapean Kantabria-Ekialdea lineako 205. euskarria eta “Logroño-Recajo-Viana” lineako 28. euskarria lotzeko 13/20 aireko linea elektrikoaren proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Vianako alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Vianako herriko etxean, 2013ko irailaren 19an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdun bakoitzari jakinaraziko zaizkio, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Vianako Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2013ko uztailaren 26an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Iñaki Morcillo Irastorza.

Iragarkiaren kodea: F1310909