153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 418/2012 hipoteka-betearazpena

Nuria Creus Portas andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Pedro Luis Arregui Salinas prokuradore jaunak eskaturik, Banco Popular Españolen izenean eta hori ordezkatuz, 418/2012 hipoteka-betearazpeneko prozedura bideratu da GSI División de Promociones S.L.ren aurka, eta erabaki da honako ondasun hipotekatu hauen enkanterako deialdia egitea:

Landa finka: olibadia, Cintruénigoko mugapean, Paso izeneko tokian, Media Lunan, Portal de Morales parajean. Berrogeita bat mila seiehun eta laurogeita hemeretzi metro eta laurogeita hiru dezimetro koadroko azalera du. Mugak: iparraldean, 2. poligonoko 166.,167. eta 168. lurzatiak; hegoaldean, ekialdean eta mendebaldean, bideak. 2. poligonoko 223 m A, B eta C lurzatia da. Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 2908. liburukia, 286. liburua, 185. orria, Cintruénigoko 1756. finka, 11. inskripzioa.

700.000 euroan baloratu da.

Landa finka. Alorra, Cintruénigoko mugapean, Paso izeneko tokian, Portal de Morales parajean. Hamar erregu eta zazpi almutekoa da, hau da, laurogeita hamabi area eta laurogeita hamabi zentiareako azalera du. Mugak: iparraldean, 2. poligonoko 222. lurzatia; hegoaldean, bidea eta 2. poligonoko 313. lurzatia; ekialdean, 2. poligonoko 221., 318., 321. eta 316. lurzatiak, eta mendebaldean, bidea. 2. poligonoko 315. lurzatia. Tuterako 2. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 2908. liburukia, 286. liburua, 54. orria, 5313. finka, 4. inskripzioa.

150.000 euroan baloratu da.

Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2013ko urriaren 22an, 10:45ean, organo honetan.

Enkantearen baldintzak eta informazioa:

1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik eza.

3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3180000005041812 kontuan, finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta horrela jasota gera dadin, ediktu hau egiten dut.

Tuteran, 2013ko uztailaren 18an.–Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1310557