153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua

Nuria Creus Portas andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du:

Tuznelda Tasama Potesek eskaturik, adostu gabeko dibortzioaren gaineko familia-autoak bideratzen ari dira epaitegi honetan, Edwin Alexander Goez Laverderen aurka. Auto horien barrenean, hitzez hitz hauxe dioen epaia eman da 2013ko uztailaren 17an:

104/2013 epaia. Tuteran, 2013ko uztailaren 17an.

Octavio Tobajas Galvez jaunak, Tuterako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 389/2012 autoak aztertu ditu. Auzia Tuznelda Tasama Potesek sustatu du, Montserrat Garde Gil prokuradore andreak ordezkatuta eta Ciriaco Alduan Garbayo legelari jaunak lagunduta, Edwin Alexander Goez Laverderen aurka, dibortzioa dela eta.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adieraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal dela, epaitegi honi zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta ondoko hogei eguneko epean.

Eta epaia Edwin Alexander Goez Laverderi legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2013ko uztailaren 18an.–Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1310550