153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 348/2013 prozedura arrunta

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, 0000979/2012 demandaren barrenean, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2014ko urtarrilaren 31ko 11:45ean ager dadin 103. judizio-aretoan (lehen solairua), adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa bada, judizioa.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Aitortza judizialaren proba egitearren, demandatuak berak agertu beharko du eta, pertsona juridiko pribatuak badira, haien legezko ordezkaritza duenak (notario-ahalordea edo eskritura erakutsita frogatuko du); ohartarazten da ez agertzeko justifikaziorik ez badu edo aitorpenik egin nahi ez badu, edo baietz nahiz ezetz erantzuteari uko egiten badio, behin eta berriz, errua aitortutzat jo daitekeela.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Render Process, S.L.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2013ko uztailaren 26an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1310917