153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du: Diego Alejandro Rodríguez Porrasek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, 1233/2012 prozedura arrunteko autoak bideratzen ari dira organo judizial honetan Ilune Iruña SLren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, eta haien barrenean epaia eman da 2013ko uztailaren 26an. Epaiaren kopia bulego judizial honetan dago interesdunen eskura, oso-osorik aztertu ahal izateko. Epaiaren aurka erregutze-errekurtsoa jar daiteke, honako hau argitaratu ondoko bost eguneko epean.

Eta Diego Alejandro Rodríguez Porrari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko uztailaren 31n.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz. Sinatua.

Iragarkiaren kodea: J1311091