153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 17an hartua, Nafarroako Museoa (Iruña, Nafarroa) izeneko higiezinaren babes ingurunearen behin betiko mugaketa onesten duena.

Nafarroako Museoa (Iruña) monumentu historiko-artistiko izendatu zuten 1962ko martxoaren 1eko Dekretuaren bidez (1962-3-9ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da monumentu horren babes ingurunea finkatu eta zehatz-mehatz mugatzea.

Aipatutako foru lege horren arabera, espedienteak beharrezkoa du ondasuna behin-behinekoz mugatzea, jendaurreko fasea ezartzea eta behin betiko onestea Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren martxoaren 5eko 53/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Museoa (Iruña) izeneko higiezinaren babes ingurunea behin-behinekoz mugatu zen, eta haren interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea ireki.

Ebazpena 2013ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4an. Ez da espedientearen aurkako alegaziorik jaso.

2013ko maiatzaren 13an, Nafarroako Kulturaren Kontseilura igorri zen espedientea. Nafarroako Kulturaren Kontseiluak aldeko txostena eman zuen 2013ko maiatzaren 27an.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Museoa (Iruña, Nafarrroa) izeneko higiezinaren babes ingurunearen mugaketa onestea.

2. Nafarroako Museoa (Iruña) izeneko higiezinaren babes inguruneak lur hauek hartzen ditu: Iruñeko 1. poligonoko 1065. eta 1066. lurzatiak, 1. poligonoko 1045. lurzatiko fatxadak Descalzos kalera eta San Domingo kalera ematen dutenak, eta Ingurabideko pasealekuko alde bat, 1065. eta 1066. lurzatien parean, harresitik hiru metrora arte, San Domingo kaleko espaloia 1065. lurzatiaren ondoan, Descalzos kalea 1065. lurzatiaren parean eta San Domingo kalea 1045. eta 1046. lurzatien parean.

Monumentu honen inguruan, 1065. lurzatian izan ezik –hantxe monumentua bera dago eta berariazko babesa du–, babes maila Iruñeko Alde Zaharreko B.B.B.P.B.ren determinazioetan ezarritakoa izanen da, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak maiatzaren 23ko 278/2001 Ebazpenaren bidez txostena emanda. Nolanahi ere, edozein esku-hartze egiteko, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 36.1 artikuluan adierazitako baimena beharko da, 36.3 artikuluan adierazitakoarekin bat.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2013ko uztailaren 17an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1310600