153. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

457/2013 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko auzitegiko medikuen kidegoan dauden lanpostu generiko batzuk betetzeko lekualdatze lehiaketa ebazten duena. Lehiaketa martxoaren 15eko 154/2013 Ebazpenaren bidez iragarri zen.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 51., 52. eta 53. artikuluetan eta martxoaren 15eko 154/2013 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz (apirilaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), izan ere, ebazpen horren bidez, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuan auzitegiko medikuen kidegoan hutsik dauden lanpostu generiko batzuk lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deia egin baitzen, zuzendaritza nagusi honek honakoa erabaki du:

Lehendabizikoa.–Lekualdatze lehiaketa ebaztea, deialdiaren lanpostuak I. eranskineko zerrendan aipatzen diren auzitegiko medikuei esleituta.

Jardunean, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek irailaren 3an utzi beharko dute oraingo lanpostua, salbu eta baimen edo lizentziaren bat ez badute (oporrak barne). Halakoetan, berriz, itzultzen diren egunean utziko dute lanpostua.

Lehiaketa bidez lortutako lanpostu berriaz jabetzeko epea, aurreko paragrafoan aipatu diren funtzionarioentzat, oraingo lanpostua utzi eta hurrengo hiru egunekoa izanen da, funtzionarioak bere herria aldatu beharrik ez badu; zortzi egun naturalekoa, autonomia erkidego bereko beste herri batera joan behar duenean; eta hogei egun naturalekoa beste autonomia erkidego batera joan behar duenean; Kanarietako eta Balearretako autonomia erkidegoen eta Ceutako eta Melillako hirien kasuan, epea hilabetekoa izanen da, lanpostua abiaburukoa izan edo helmugakoa izan.

Jabetza hartzeko finkatutako epeari dagozkion lansariak administrazio eskudunak ordainduko ditu lehiaketan lortutako lanpostuaren arabera.

Ebazpenak berarekin baldin badakar jarduneko zerbitzura itzultzea borondatezko eszedentziaren (sektore publikoan zerbitzuak emateagatik, interes partikularrengatik, familia elkartzeagatik) edo eginkizunak etetearen egoera administratiboetatik abiatuta, jabetza hartzeko epea hogei egun naturalekoa izanen da irailaren 3an hasita.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2013ko uztailaren 1ean.–Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia, José Luis Ruiz Ciruelos.

I. ERANSKINA

Izen-deiturak: Ibáñez Cabrejas, Francisco. NANa: 16005407Y. Ordena zenbakia: 155. Esleitutako destinoa: Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua. Iruña. Jatorrizko destinoa: Auzitegiko Medikuntzako Institutua. Sabadell. Bartzelona.

Izen-deiturak: Sierra Navarro, Gustavo. NANa: 29131694D. Ordena zenbakia: 155. Esleitutako destinoa: Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua. Iruña. Jatorrizko destinoa: Auzitegiko Medikuntzako Institutua. Esplugues de Llobregat. Bartzelona.

Iragarkiaren kodea: F1311208