152. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 1221/2012 prozedura arrunta

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du:

Organo judizial honetan bideratzen ari diren prozedura arrunteko 1221/2012 autoetan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2014ko otsailaren 7ko 10:15ean ager dadin 103. judizio-aretoan (lehen solairua), adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa bada, judizioa.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Aitortza judizialaren proba egitearren, demandatuak berak agertu beharko du eta, pertsona juridiko pribatuak badira, haien legezko ordezkaritza duenak (notario-ahalordea edo eskritura erakutsita frogatuko du); ohartarazten da ez agertzeko justifikaziorik ez badu edo aitorpenik egin nahi ez badu, edo baietz nahiz ezetz erantzuteari uko egiten badio, behin eta berriz, errua aitortutzat jo daitekeela.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Conservas Carcar, S.A.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2013ko uztailaren 12an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1310343