4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 512/2012 prozedura arrunta
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 512/2012 prozeduran epaia eman da 2013ko uztailaren 9an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.
Eta Restaurante Irurena, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko uztailaren 11n.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1310261