4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Titulu judizialak betearazteko 186/2012 prozedura
Rosa M. Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala,
Aditzera ematen du:
Nerea López Garcíak eskaturik, organo judizial honetan titulu judizialak betearazteko 186/2012 autoak bideratzen ari dira Bensatrans 2002, S.L.ren aurka, eta haien barrenean ebazpena eman da 2013ko ekainaren 14an. Ebazpenaren kopia ikusgai dago epaitegi honetan.
Eta Bensatrans 2002 S.L.ri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako ediktu hau egiten dut.
Iruñean, 2013ko uztailaren 15ean.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1310365