4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 160/2013 prozedura arrunta
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 160/13 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Intercontinenal y Europea de Petróleos, S.L.U.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko uztailaren 12an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1310330