152. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 93/2013 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du:

Milena Nikolova Vasilevak eskaturik, organo judizial honetan titulu judizialak betearazteko 93/2013 autoak bideratzen ari dira Carlos Javier eta Jacinto Ducay Larrearen aurka, eta haien barrenean betearazpen-agindu orokorra agintzen duen autoa eta dekretua eman dira ekainaren 7an. Kopiak epaitegi honetako bulegoetan daude betearazpenpeko alderdiaren eskura.

Eta Jacinto Ducay Larreari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko uztailaren 12an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1310329