152. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 684/2012 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du:

Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 684/12 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Iván García Sánchez jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko uztailaren 10ean.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1310260