152. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. Enkanterako deialdia

M.ª Victoria Baztan Maisterra andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko idazkari judiziala.

Bulego judizial honetan bideratzen ari den 91/2013 hipoteka betearazpenean, hurrengo ondasuna enkante bidez besterentzea erabaki da:

Hiri finka: etxebizitza, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 28an, lehen solairuko eskuinaldean. 100 metro koadroko azalera du.

Inskripzioa: Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 298. liburukia, 130. liburua, 142. orria, 8002. finka.

Katastroa: 298. liburukia, 130. liburua, 141. orria, 8002. finka, 1. eta 5. inskripzioak.

Betearazten den hipotekak honako inskripzio hau sorrarazi zuen: 298. liburukia, 130. liburua, 142. orria, 8002. finka, 6. inskripzioa.

Balorazioa, enkantea egiteko: 271.000,00 euro.

Enkantearen lekua, eguna eta ordua: 2013ko urriaren 7an, goizeko 10:00etan, organo honen idazkaritzan.

Enkantean parte hartzeko, posturagileek organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3162 0000 05 0091/13 kontuan, ondasunak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztu beharko dute, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da.

Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2013ko uztailaren 17an.–Idazkari judiziala, M.ª Victoria Baztan Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1310548