4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA
1391/2012 hitzezko judizioa. 100/2013 epaia
Iruñean, 2013ko maiatzaren 7an.
Nik, Rafael Ruiz de la Cuesta Muñozek, Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1391/2012 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditut. Horien xedea eta alderdiak goian ageri dira. Horiek horrela, honako epai hau ematen dut.
Epaitza:
Osorik baiesten dut Pascual y Oliveira, S.L.k Íñigo Ezequiel Fernández Palmieriren aurka jarritako demanda eta, hortaz, auzi-jartzaileari ondoko hau ordaintzera kondenatzen dut demandatua:
–434,80 euro.
–Zenbateko horren gaineko interesak, 2013ko martxoaren 18tik epaia eman bitartean diruaren legezko interes tasarekin, eta tasa hori bi puntuan handituta epai honen egunetik ordainketa osoa egin bitartean.
–Prozeduraren kostuak, horrelakoak badaude eta ordaintzekoak izanez gero.
Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta ohartaraz bekie irmoa dela eta ezin dela errekurtsorik jarri (PZLaren 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legearen arabera idatzia, lege horren xedapen iragankor bakarrari eta 1/2000 PZLaren 2. xedapen iragankorrari dagokienez).
Jakinarazpena fax bidez eginen zaio auzi-jartzaileari, horretarako eman zuen zenbakiaren bitartez.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean jarriko diren ediktuen bidez (PZLaren 497. art.) jakinaraziko zaio epaia demandatuari (galarazi gabe berriz saiatzea, posta ziurtatuz, jaso izanaren agiri eta guzti, epatzeko saiakerarako erabili zen Berriobeitiko helbidearen bidez, edo auzi-jartzaileak ematen duen beste helbide baten bidez).
Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaia epaien liburuan jasoko da eta haren lekukotza autoei erantsiko zaie.
Publiko egitea. Epai hori eman duen epaileak berak irakurri eta publiko egin du, epaiaren egunean egindako jendaurreko entzunaldian. Horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.
Iruñean, 2013ko maiatzaren 7an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1310371