4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA
434/2013 hitzezko judizioa. Epaia
Martín Corera Izu, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegi honetan 434/2013 hitzezko judizioaren prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan epaia eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.
Eta Mario Caprile Stucchiren jaso gabeko jarauntsiari eta jaraunsle ezezagunei legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra ezin dela inolako errekurtsorik jarri (PZLaren 455.1 artikulua), honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2013ko uztailaren 22an.–Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.
Iragarkiaren kodea: J1310767