4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 168/2013 prozedura
Raquel Aguirre Larumbe Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) idazkaria naizen honek aditzera ematen dut:
Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 168/2013 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Rómulo Patricio Herrera Herrera jauna epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).
Eta Rómulo Patricio Herrera Herrera jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2013ko uztailaren 16an.–Idazkari judiziala, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.
Iragarkiaren kodea: J1310406