4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 1002/2012 prozedura
Iruñean, 2013ko uztailaren 15ean.
Raquel Aguirre Larumbe andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) idazkariak, aditzera ematen dut:
Ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 1002/2012 familia-prozeduraren autoak bideratu dira, eta horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Claudio Gaston Escarate Calisto jauna epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).
Eta Claudio Gaston Escarate Calisto jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.
Iruñean, 2013ko uztailaren 15ean.–Idazkari judiziala, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.
Iragarkiaren kodea: J1310353